XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1) Zalbiditik tiratu
didate mingaina
aproban jarri nairik
nire tamaina.

Laurogeita bigarren
urteko ekaina
bertsotan iritxi zait
danbolin bikaina.

Dirudi arraina
saltatzen ur gaina
hona nik azaina
horrentzat ordaina
hainbesterik ez zuen
merezi baina.

2) Euskadiko Ezkerra
kofradi berria
egin zigun pagantza
txiflagarria.

Agertu nuelako
neure errabia
Rufino egin dute
denen zintzarria.

Bota dit harria
bertsotan jarria
hau nire irria
gartzelan zorria
arkakusoak hartu
behar neurria.

3) Esan nian txorizo
edota lukainka
badela zuen goiko
mailan hamaika.

Alkahuete lan hori
ez nezakek maita
lotsatu beharrean
ttunttunka harraika.

Jotzen didak gaita
jartzen nauk ja-jaika
ez nauk hire aita
ixilazi naita
ez diat aginduko
alperrik baita.

4) Hara zuen Lertxundi
eta Markiegi
Judasen poltsarekin
saltzen igeri.

Gero arrazoitzako
zenbat pellokeri!
Kontuak eskatzera
nola hator neri?
Euri naiz ateri
kusoak ageri
memoritik eri
zauden hoieri
zeuen hitzez esanda
hau duk geiegi.

5) Azaina hori aizak
pikuko oilarra
kukurruku jotzeko
ez duk edarra.

Atzetik eman eta
hau duk hau adarra
norberak barkamena
eskatu beharra.

Falta zen bakarra
martxa militarra
nork ez egin parra?
Nai al duk pitarra?
Beste leku batean
jo zak gitarra.

6) Teatro bitxi hura
ez al duk gomutan?
Txorizokeri baten
antza zedukan.

Ez zekiat bertsorik
nola jarri dukan
ni gutxinez linboan
gordeko nindukan.

Amets hauxe ukan
diat zazpi gautan
loaren kulunkan
ikusi hindutan:
Txori bat berriketan
arbola puntan.